2016(e)ko abenduaren 25(a), igandea

PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOA

Egun batean, edozein hiritarrek izan beharko lukeen prestakuntza teknologikoaz egon ginen hizketan. Gutariko edonork izan beharko genuke batetik multialfabetizazioa eta bestetik hiritartasun digitala. Hona hemen Mapa Kontzeptuala:




2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

HAURREK ROBOTAK DIRUDITE

Aurten, guretzat hain ezaguna den DILANEKO LANA egin dugu. Hirugarren aldia da lan modularra egiten eta hiruretatik, ni azken honekin geratzen naiz. Egia da guztiak izan direla esanguratsuak nire ikaskuntzarako, baina, lauhileko honetan arauak desagertu dira eta gure eskuetan egon da guztia. Hasteko, aukeratutako gaia hezkuntzarekin lotuta dago. Taldekideok uste dugu lan hau aukera bikaina dela unibertsitatetik kanpo dauden pertsonen iritziak ezagutzeko eta kontuan hartzeko. Beraz, gaur egungo hezkuntzaren ikuspuntuak baloratu ditugu eta konturatu gara ez gaudela bakarrik, jendea dugula euskarri eta hobekuntza bidean gizartea inplikatuta dagoela.

Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea, eta, batez ere hausnarketarako balio izatea. Nahi izanez gero, galderak edo iruzkinak egin ahal dituzue behean, bai eta zuen iritzia ematea klikatuz nahi duzuen koadrotxoan: 'interesgarria', 'dibertigarria', 'super'.




2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

 
Hona hemen IKT-en integrazioa hezkuntzari buruzko mapa kontzeptuala. Entzunaldietan aukera izan genuen adituen informazioa jasotzeko eta honekin mapa kontzeptuala egiteko.





KLIKATU AZALPENA ENTZUTEKO!

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

GAINERAKO TALDEKIDEEN KARTOGRAFIAK

Beste taldeek kide baten kartografia hautatu eta puzzle teknika bidez gainontzeko taldeei bertan irudikatutakoa azaldu ziguten. Hauen inguruko informazioa ikusteko hemen klikatu!

KARTOGRAFIA INTERESGARRIAK IKUSTEKO PREST?

LEHENENGO ESPERIENTZIA TUTORIALEKIN

Egun hauetan  THINGLINK-a zer den ikusi eta ikasi dugu bai eta nola erregistratu bertan. Horregatik, behean uzten dizuet taldekide guztiok egindako bideotutoriala. Hots, oso dibertigarria izan da; gure lehenengo esperientzia izanda tutorialak egiten asko ikasi dugu eta baliogarriak ikusten ditugu horrelako teknikak hezkuntzarako. SARTU ETA IKUSI :)

HEMENTXE KLIKATU!!!

2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

ZER OTE DA LIM-a ?

Gaur, IKT-ko klasean programa berri bat erabiltzen ikasi dugu. Esan beharra dut oso erabilgarria iruditu zaidala; izan ere, etorkizunean, irakasleak izanda, ariketak prestatzeko erabili ahal dugu. Nahiz eta hasiera batean arazoak izan gure ariketak gordetzerako orduan, azkenean, lortu egin dugu zailtasunei aurre egitea.

Hona hemen asmatutako ariketak, DESKARGATU ETA HASI JOLASTEN!

EZAGUTZEN DITUZU ANIMALIA MOTA DESBERDINAK?

MUSIKA DA LENGOAIA UNIBERTSALA


Nire taldekideek ez dute aukera galdu eta ariketa jolasak prestatu dituzte ere. Sartu eta ondo pasa!

BIDERKETAK GUSTUKO?

HEZURREN IZENAK ETA KOKAPENA

ANIMALS

Ezagutzen dituzue Euskal Herriko eskualdeak?




2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

NOR NAIZ NI


KAIXO GUZTIOI! Ni Ana naiz, hamazortzi urteko neska, Donostiako unibertsitatean magisteritza ikasten ari dena. Bilbotarra naiz baina pasaden urtetik Donostiako egoitza batean pasatzen ditut asteko bost egun. Egia da Bilbon magisteritza ikasteko aukera dagoela, baina, nire helburua heziketa berezia egitea da eta espezialitate hori soilik Gipuzkoako Campusean egin ahal dut.

Blog honetara IKT irakasgaian jorratuko ditudan lanak igoko ditut; hauek gai desberdinetakoak izango dira, eta, sarritan, bitxikeriren bat igoko dut ere. Hortaz, adi egon!

2016(e)ko irailaren 12(a), astelehena

ZER ESAN NAHI DU ATHLETICZALEA IZATEAK?


Aurkezpenean azaldu dudan moduan, Bilbokoa naiz, hortaz, zalantzarik gabe nire futbol taldea ATHLETIC da. Familia honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

HEMEN UZTEN DITUT BIDEO INTERESGARRI BATZUK

ATHLETIC CLUB, BIZI, SENTITU.

ZURIGORRIZ AMETSETAN